Ihesbide 2004an (gutxi gora behera) elkartu ginen 5 kote moduan, elorrioko musika lokaletan. Antton ahotsean, Gaizka baxua joz eta koroak eginez, kata ta Xagu gitarrekin eta Petra baterian. ihesbideren funtsa, ondo pasatzeaz eta gustatzen zitzaiguna egiteaz aparte, jasaten ditugun injustiziak salatzea eta bizi ditugun egoera ezberdinen inguruan, onak eta txarragoak, gure iritzia azaleraztea izan zen, zarata eginez!
2006an 7 abestiz osatutako maketa bat kaleratu genuen, Elorrioko ateneoan inprobisatutako studioan grabatu genuena, Etxebaren laguntza ezinbestekoaz teknikari lanetan eta 'Oker'en barre gaiztoen inspirazioaz. hortaz aparte gazte sareak eta xirikak kaleratutako 'gazte sortzaileen ahotik okupazioaren aldeko ohiuak' diskan ere kanta bat sartzeko aukera izan genuen, aulestin 'Txortx' eta 'Iñi' ren laguntzaz grabatu genuena, eta baita txirringaz..06 ekimenerako kanta egiteko.
Uda hartan ordea, Anttonek taldea utzi zuen bidaia baten ondorioz, eta geratzen ginen 4rok jarraitzea erabaki genuen Gaizka, ahotsean ipiniz eta Kata eta Xagu koroetan. orduan kanta berriak egiten eta zaharrak birmoldatzen hasi ginen, taldearen estiloan sakonduz eta bilatzen genuenera gehiago hurbilduz, zarata gehiago egiten! eta gogorik ez zaigu falta gehiago ere egiteko!
Horren ondorietariko bat, 2008ko martxoan(2008), Ondarruko santos records estudioan grabatu genuen diska izan zen, Ander shinova teknikari moduan aritu zena eta maiatzaren hasierarako kaleratu genuena.
Uztailaren 22an ordea, estatuaren aparatu errepresiboek Tronpi eta beste hainbat lagun atxilotuak eraman zituzten, 5 egunez inkomunikatuta izanik eta tortura eta tratu txarrak jasanez. Azkenik Espainiako salbuespen tribunalak espetxera bidali zuen Tronpi atxilotutako beste batzuekin batera.
Orduan Iheskideook Urte ta erdi pasatxoko geldiunea egin genuen, denbora horretan kontzertu pare bat soilik emanez, Koldito (sermond..s)ek baxuarekin lagunduta. Bata Tronpi eta besteekiko elkartasun kontzertua eta bestea Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen kordinadorak antolatua.
Geldiune hori igarota ordea hainbat lagun...ei esker ulertu genuen aurrera ez jarraitzea zapalkuntzaren beste garaipen bat izango zela eta zerbait egin behar genuela. Orduan, pasa den abendua (2009) eta urtarrila (2010) bitartean grabatu dugun "iheskide" diskarako kantak prestatzen hasi ginen. Bertan talde ezberdinetako jendeak eta lagunak hartu dute parte.
Besterik gabe, Herriaren zapaltzaileei, herriaren musikaz, kaña ugari!!! Tronpi eta besteak askatu! Euskal preso eta iheslariak etxera!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario